23. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

460/2006 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Laboratorio de Ensayos Navarra, S.A. saio laborategiari kreditazioa ematen diona, eraikuntza arloan kalitatea kontrolatzeko.

Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dion erabateko eskumenaren arabera, egoitza bere lurraldean duten laborategiak kreditatzeko baldintzak arautu zituen. Horretarako, urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretua eta hori garatzeko aginduak ibili zituen abiapuntutako. Errege dekretu horren bidez, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saio laborategiak kreditatzeko orotariko xedapenak onetsi ziren.

Abuztuaren 2ko FOM/2060/2002 Aginduaren bidez Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Saio Laborategiak kreditatzeko arloei buruzko xedapenak onetsi ziren. Agindu horren bidez kreditazio arloen egituran izaniko aldaketak direla-eta, Foru Komunitate honetako laborategiak kreditatzeko prozedura gaurkotzeko, urriaren 17ko 129/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Arau horrek dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saio laborategiak kreditatzen dituen organoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua izanen da.

Etxebizitza Zerbitzuaren txosten-proposamena ikusirik, legezko xedapen haietan ezarririkoa beterik.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari et haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko Landaben industrialdeko L) kalean dagoen Laboratorio de Ensayos Navarra, S.A. saio laborategiari eraikuntzako kalitatearen kontrolerako kreditatzea, kreditazio eta saio osagarri arlo hauetan:

1._Hormigoiaren, haren osagaien eta altzairuzko armaduren arloan (EHA). Saio osagarri hauek izanen dira:

Zementuak:

Puzolanizitate saioa: UNE EN 196-5: 1996.

Portland clinker konposizio potentziala kalkulatzea: UNE 80-304-86.

Fragualdi anormala zehaztea (zementuzko orearen metodoa): UNE 80-114-96.

Agregakinak:

Buztin koskorrak zehaztea: UNE 7-133-58.

Agregakin lodietan zatiki bigunak zehaztea: UNE 7-134-58.

Agregakinetan pisu espezifiko gutxiko zatikiak zehaztea: UNE 7-244-71.

Sufre osagaiak kopuru aldetik zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Hareetan materia organikoa zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Agregakinen erreaktibitatea zehaztea zementuzko alkaliekiko: UNE 146-507-99(2) EX, UNE 146-507-99(1) EX eta UNE 146-508-99 EX.

Sulfato osagaiak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Hareen birrinkortasun koefizientearen neurria: UNE 83-115-89 EX.

Los Angelesko koefizientea zehaztea. Legarraren higadurarekiko erresistentzia: UNE EN 1097-2: 1999.

Agregakinen egonkortasuna zehaztea sulfato sodikoko edo sulfato magnesikoko disoluzioen aurka: UNE EN 1367-2: 1999.

Agregakin lodiaren itxurako koefizientea zehaztea: UNE 7-238-71.

Agregakin lodien edukia, gehieneko tamaina karakteristikoa eta modulu granulometrikoa hormigoi freskoan zehaztea: UNE 7-295-76.

Kloruroak zehaztea, metodo bolumetrikoa (Volhard): UNE EN 1744-1: 1999.

Agregakinetan disolbatzen ahal diren sulfatoak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.

Zatikien itxura zehaztea. Harlauza indizea: UNE EN 933-3: 1997.

Urak:

Azidotasuna zehaztea, pH delakoan adierazirik: UNE 7-234-71.

Disolbatzen ahal diren gaien eduki osoa zehaztea: UNE 7-130-58.

Sulfatoak zehaztea: UNE 7-131-58.

Kloruroak zehaztea: UNE 7-178-60.

Karbono hidratoen nolakotasuna zehaztea: UNE 7-132-58.

Gaiak eterrean zenbat disolbatzen diren zehaztea: UNE 7-235-71.

Altzairuak:

Soldatzen ahal den altzairuzko barra uhinduak, hormigoi armatuzko armaduretarako harikortasun ezaugarri bereziak dituztenak:

Ezaugarri mekanikoak: nekearekiko erresistentzia: UNE 36-065: 2000 EX.

Ezaugarri mekanikoak: karga ziklikoarekiko erresistentzia: UNE 36-065: 2000 EX.

Altzairuzko oinarrizko armadurak, hormigoi armatuzko armaduretarako saretan elektrosoldatuak:

Oinarrizko armaduraren gaitasuna, manipulazioaren aurka: karga kontzentratuaren saioa: UNE 36-739-95 EX.

Oinarrizko armaduraren gaitasuna, manipulazioaren aurka: korapiloa askatzeko saioa: UNE 36-739-95 EX.

Oinarrizko armaduraren gaitasuna, manipulazioaren aurka: ireki eta ixteko saioa: UNE 36-739-95 EX.

Hormigoi aurreatezatuzko armaduretarako altzairuzko hariak:

Ezaugarri mekaniko eta geometrikoak: UNE 36-094-97 UNE 36-094-97 ERR, UNE 7474-1: 1992, UNE 7474-1: 1992 ERR, UNE 36-461: 1980 eta UNE 36-422: 1985.

Hormigoi aurreatezatuzko armaduretarako altzairuzko kordoiak:

Ezaugarri mekaniko eta geometrikoak: UNE 36-094: 1997, UNE 36-094: 1997 ERR, UNE 7326: 1988, UNE 36-422: 1985 eta UNE 36-466: 1991.

Hormigoiak:

Presiopean uraren sarpenaren sakontasuna zehaztea: UNE 83-309-90 EX.

Flexotrakzioarekiko erresistentzia: UNE 83-305-86.

Pisuko egituren gainean kargatzeko saio estatikoen zerrenda: EHEko 99.2 artikulua. "Kargatzeko probak".

Hormigoi freskozko airearen edukia zehaztea: Presio metodoak: UNE 83-315-96.

Hormigoi freskoaren dentsitatea zehaztea: UNE 83-317-91.

Gehikuntzak:

Harreraren kalitatea kontrolatzea. UNE EN 450: 1995.

Sulfatoak metodo grabimetrikoaren bidez zehaztea: UNE EN 196-2: 1996.

Galera kaltzinazioaren bidez zehaztea: UNE EN 196-2: 1996.

Fintasuna zehaztea UNE EN 451-2: 1995.

Jarduera erresistenteko indizea Portland zementuaren bidez zehaztea: UNE EN 196-1: 1996.

Bolumenaren egonkortasuna Le Chatelier metodoaren bidez zehaztea: UNE EN 196-3: 1996.

Errauts hegalkorrak: anhidrido sulfurikoa zehaztea (SO3): UNE EN 196-2: 1996.

Errauts hegalkorrak: kloruroak zehaztea (CL): UNE 80-217-91.

Errauts hegalkorrak: kare libreko oxidoa zehaztea: UNE EN 451-1: 1995.

Errauts hegalkorrak: definizioak, zehaztapenak eta kalitatearen kontrola: UNE EN 450: 1995.

Silize kea. Silize oxidoaren edukia zehaztea: UNE EN 196-2: 1996.

Silize kea. Kloruroak zehaztea (CL): UNE 80-217-91.

Silize kea. Galera kaltzinazioaren bidez zehaztea: UNE EN 196-2: 1996.

Silize kea. Jardueraren indizea zehaztea: UNE EN 196-1: 1996.

Gehigarriak:

Gehigarri likidoetako hondakin lehorra zehaztea: UNE EN 480-8: 1997.

Gehigarri solidoen masaren galera zehaztea: UNE 83-206-85.

Galera kaltzinazioaren bidez zehaztea: UNE 83-207-85.

Ur destilatuan ezin disolbatu den hondakina zehaztea: UNE 83-208-85.

Ur konbinatugabearen edukia zehaztea: UNE 83-209-86.

Kloruroak zehaztea: UNE 83-210-88 EX.

Sufre osagaien edukia zehaztea: UNE 83-211-87 EX.

Gehigarri likidoen pisu espezifikoa zehaztea: UNE 83-225-86.

Gehigarri solidoen itxurazko dentsitatea zehaztea: UNE 83-226-86.

pH zehaztea: UNE 83-227-86.

Loditasuna astinaldi mahaiaren bidez zehaztea: UNE 83-258-88 EX.

Definizioak eta betebeharrak: UNE EN 934-2:1998 eta 1999, 1M.

Etiketajea: UNE 83-275-89 EX.

2._Miaketa geoteknikoetarako zundaketa, lagin harrera eta in situ saioen arloa (GTC).

3._Geoteknika laborategi saioen arloa (GTL). Saio osagarri hauek izanen dira:

Erresitentzia eta deformazioa:

Ardatz bakarreko trinkoketarekiko erresistentzia: UNE 22950-1: 1990.

Trakzioarekiko erresistentzia: zeharka zehaztea (Brasilgo saioa): UNE 22959-2: 1990.

Elastikotasun modulua zehaztea (Young) eta Poissonen koefizientea: UNE 22950-3: 1990.

Karga puntualarekiko erresistentzia: UNE 22950-5: 1996.

4._Lurzoru, agregakin, nahasketa bituminoso eta haien osagaien arloa bideetan (VSG).

5._Pieza zeramikoen fabriketako materialak kontrolatzeko arloa (AFC).

6._Hormigoizko piezen fabriketako materialak kontrolatzeko arloa (AFH).

7._Pieza zeramikoen estalkietako materialak kontrolatzeko arloa (ACC).

8._Hormigoizko piezen estalkietako materialak kontrolatzeko arloa (ACH).

9._Pieza zeramikoen zoruetako materialak kontrolatzeko arloa (APC).

10._Hormigoizko piezen zoruetako materialak kontrolatzeko arloa (APH).

11._Igeltserotzarako morteroak kontrolatzeko arloa (AMC).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernura igorria, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorria, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.

3. Foru agindu hau igortzea, Etxebizitza Ministerioko Arkitekturarako eta Etxebizitza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, arlo horietan kreditaturiko Saio Laborategien Erregistro Orokorrean inskribatzeko, Laboratorio de Ensayos Navarra, S.A. laborategira eta Etxebizitza Zerbitzura.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 18an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0702283