I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
262/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, IGEO2, S.L. saio laborategiari kreditazioa ematen diona, eraikuntza arloan kalitatea kontrolatzeko.
Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dion erabateko eskumenaren arabera, egoitza bere lurraldean duten laborategiak kreditatzeko baldintzak arautu zituen. Horretarako, urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretua eta hori garatzeko aginduak ibili zituen abiapuntutako. Errege dekretu horren bidez, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saio laborategiak kreditatzeko orotariko xedapenak onetsi ziren.
Abuztuaren 2ko FOM/2060/2002 Aginduaren bidez Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Saio Laborategiak kreditatzeko arloei buruzko xedapenak onetsi ziren. Agindu horren bidez kreditazio arloen egituran izaniko aldaketak direla-eta, Foru Komunitate honetako laborategiak kreditatzeko prozedura gaurkotzeko, urriaren 17ko 129/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Arau horrek dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saio laborategiak kreditatzen dituen organoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua izanen da.
Etxebizitza Zerbitzuaren txosten-proposamena ikusirik, legezko xedapen haietan ezarririkoa beterik.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari et haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Aitzoaingo Berriaintz industrialdeko D) kaleko 106-108 nabeetan dagoen IGEO2, S.L. saio laborategia eraikuntzako kalitatearen kontrolerako kreditatzea, kreditazio eta saio osagarri arlo hauetan:
1._Hormigoiaren eta haren osagaien arloan (EHC). Saio osagarri hauek izanen dira:
Agregakinak:
Buztin koskorrak zehaztea: UNE 7-133-58.
Agregakin lodietan zatiki bigunak zehaztea: UNE 7-134-58.
Agregakinetan pisu espezifiko gutxiko zatikiak zehaztea: UNE 7-244-71.
Sufre osagaiak kopuru aldetik zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.
Hareetan materia organikoa zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.
Sulfato osagaiak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.
Hareen birrinkortasun koefizientearen neurria: UNE 83-115-89 EX.
Los Angelesko koefizientea zehaztea. Legarraren higadurarekiko erresistentzia: UNE EN 1097-2: 1999.
Agregakinen egonkortasuna zehaztea sulfato sodikoko edo sulfato magnesikoko disoluzioen aurka: UNE AEN 1367-2: 1999.
Agregakin lodiaren itxurako koefizientea zehaztea: UNE 7-238-71.
Agregakin lodien edukia, gehieneko tamaina karakteristikoa eta modulu granulometrikoa hormigoi freskoan zehaztea: UNE 7-295-76.
Kloruroak zehaztea, metodo bolumetrikoa (Volhard): UNE EN 1744-1: 1999.
Agregakinetan disolbatzen ahal diren sulfatoak zehaztea: UNE EN 1744-1: 1999.
Zatikien itxura zehaztea. Harlauza indizea: UNE EN 933-3: 1997.
Urak:
Azidotasuna zehaztea, pH delakoan adierazirik: UNE 7-234-71.
Disolbatzen ahal diren gaien eduki osoa zehaztea: UNE 7-130-58.
Sulfatoak zehaztea: UNE 7-131-58.
Kloruroak zehaztea: UNE 7-178-60.
Karbono hidratoak kopuru aldetik zehaztea: UNE 7-132-58.
Gaiak eterrean nola disolbatzen diren zehaztea: UNE 7-235-71.
Hormigoiak:
Pisuko egituren gainean kargatzeko saio estatikoen zerrenda: EHEko 99.2 artikulua. "Kargatzeko probak".
Hormigoi freskoaren dentsitatea zehaztea: UNE 83-317-91.
2._Bideetako zoru malgu eta bituminosoak kontrolatzeko arloa (VSF). Saio osagarri hauek izanen dira:
Agregakinak, betegarriak eta ale-geruzak:
Zoruetako gai organiko herdoilkorren edukia zehaztea, permanganato potasikoaren bidez: UNE 103.204/93 eta Err.
0.080 bahetik pasatzen diren agregakinetako materiala: UNE ikuzketako: NLT-152-89.
Agregakin lodien dentsitate erlatiboa eta xurgatzea: NLT-153-92.
Agregakin finen dentsitate erlatiboa eta xurgatzea: NLT-154-92.
Hauts mineralaren, zementuen eta antzeko materialen dentsitate erlatiboa: NLT 155/95.
Aglutinatzaile bituminosoen itsaskortasuna agregakinekiko, uretan: NLT-166-92.
Finen ebaluazioa. Metilenozko urdinaren saioa: UNE EN 933-9-99.
Hauts mineralaren itxurazko dentsitate toluenoan: NLT-176-92.
Agregakinak. Itsaskortasuna, Vialit plakaren bidez: NLT-313-87.
Material konposatuak:
Trataturiko ale-materialak mailu dardarakorrarekin trinkotzea: NLT -310/90.
Karga plakadunaren saioa: NLT -357/98.
3._Pieza zeramikoen fabriketako materialak kontrolatzeko arloa (AFC).
4._Hormigoizko piezen fabriketako materialak kontrolatzeko arloa (AFH).
5._Pieza zeramikoen estalkietako materialak kontrolatzeko arloa (ACC).
6._Igeltserotzarako morteroak kontrolatzeko arloa (AMC).
2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernura igorria, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorria, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.
3. Foru agindu hau igortzea, Etxebizitza Ministerioko Arkitekturarako eta Etxebizitza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, arlo horretan kreditaturiko Saio Laborategien Erregistro Orokorrean inskribatzeko, IGEO2, S.L. laborategira eta Etxebizitza Zerbitzura.
4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko abuztuaren 3an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
Iragarkiaren kodea: F0702282