23. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

2863/2006 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Gardeko, Erronkariko, Urzainkiko eta Bidankozeko udalerrietako abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onesten duena.

Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak emandako adostasun txostena, zeinean adierazten baita beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitatean Gardeko, Erronkariko, Urzainkiko eta Bidankozeko udalerrietako abelbideak sailkatzeko lanak hastea.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere Legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Gardeko, Erronkariko, Urzainkiko eta Bidankozeko udalerrietako abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedienteetan arituko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere, Salomé Hernando Chicote andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Plangitza eta Laguntza Ataleko burua.

3. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen honen berri ematea Tecnologías y Servicios Agrarios, S.A. (TRAGSATEC) enpresari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta departamentu honetako Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 15ean._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0701470