II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Tuteran prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten entitateei (partehartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei) dirulaguntzak emateko arauetako aldaketa. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2007ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, aipatu oinarrietako aldaketa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako oinarrietako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, oinarriak behin betiko onetsirik egonen dira, aldatutako testua sartuta, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik emanen da argitara testua (aldaketa).
Tuteran, 2007ko otsailaren 8an._Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Alorreko zinegotzi delegatua, Concepción Bustillo Fernández.
Iragarkiaren kodea: L0702307