II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
DEIKAZTELU
Xehetasun azterlanaren behin-behineko onespena
Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko otsailaren 6ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen U-38 unitateari dagokion xehetasun azterlana, Promociones Inmobiliarias Mendijurra, S.L.k sustaturik. Azterlanean eraikin, lurzati eta bideen banaketa zehazten da, eta etxebizitzaren eraikuntza tipologia zein izanen den eta etxebizitzak lurzatietan nola banatu proposatzen da.
Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan agindutakoa betez, hogei egunez jarriko da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Deikaztelun, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.
Iragarkiaren kodea: L0702276