23. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Hirigintza hitzarmenaren behin betiko onespena

Udalbatzak, 2007ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Zizur Zendeako Udalak eta Las Terrazas de Cizur, S.A. enpresak sinatzeko den hirigintza hitzarmena, Zizur Txikiko D-38 sektoreari buruzkoa.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2007ko otsailaren 6an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0702267