II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VILLAMAYOR DE MONJARDIN
Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betikoz onestea Villamayor de Monjardingo 1. poligonoko 403. lurzatiaren antolamenduaren gaineko hirigintzako hitzarmena, Udal honen eta María del Mar Luquin Urabayenen artekoa, lurzatiaren iparraldeko bidean makina handien joan-etorriak posible eginen dituen ezponda-pareta eraiki ahal izateko.
2006ko abenduaren 22an hasiera batez onetsi ondotik, espedientea jendaurrera atera zen, abenduaren 22an, 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuta. Hala egon zen denboran ez zen alegaziorik aurkeztu.
Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. eta 76. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, hau erabaki da:
a) Behin betikoz onestea Villamayor de Monjardingo 1. poligonoko 403. lurzatiaren planeamenduari buruzko hirigintza hitzarmena, María del Mar Luquin Urabayenek sustatua.
b) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren ediktu oholetan argitaratzea.
c) Erabaki hau igortzea María del Mar Luquin Urabayen andreari, hilabeteko epean hitzarmena sina dezan.
Villamayor de Monjardinen, 2007ko otsailaren 7an._Alkatea, Sergio Gómez Salvador.
Iragarkiaren kodea: L0702206