I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
405/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Enrique Riezu Calleja, erakunde autonomo honen Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe utzi ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan, arau beraren 3. artikuluari dagokionez, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 21eko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Enrique Riezu Calleja, erakunde autonomo honen Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileria Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta hango Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta hango Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Zuzendari kudeatzailea, Miguel Garatea Crelgo.
Iragarkiaren kodea: F0702185