II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITURMENDI
UE22 urbanizazio proiektuaren hasierako onespena
"Ikusirik UE-22 unitatearen urbanizazio proiektua, Idoia Galarza Goicoecheak aurkeztua; 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluan xedatuarekin bat, 2007ko urtarrilaren 30ean Alkatetzaren 10/07 ebazpena eman dut, non hau ebazten baita:
1._Hasiera batean onestea UE-22 unitateko urbanizazio proiektua, baina baldintzapean: behin betikoz onetsi aurretik, errekako zubiaren handitzea eta unitate bukaerarainoko azpiegituren handitzea sartuko dira proiektuan.
2._Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iturmendin, 2007ko urtarrilaren 31n._Alkate udalburua, Nicolás Arbizu Gabirondo.
Iragarkiaren kodea: L0702175