II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2007ko otsailaren 1eko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Ezkirozko S-3 sektoreko UE-2 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, Cayo Escuderok eta beste batzuek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Getze-Galarren, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0702155