II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
PUIU
Udal Planeko UC-1 unitateko 1. poligonoko 156. lurzatiaren xehetasun azterlana, Puiuko Udalak sustatua. Behin betiko onespena
Puiuko Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena._Behin betiko onestea Puiuko UC-1 unitateko 1. poligonoko 156. lurzatiaren xehetasun azterlana, Puiuko Udalak sustatua. Azterlanean proposatzen da bidearen trazadura aldatu eta topografiari egokitzea.
Bigarrena._Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena jakinaraztea 1. poligonoko 156. lurzatiko jabeei eta Mirador de Pueyo, S.L. merkataritzako entitateari; izan ere, bidearen aldaketak ukitzen ditu AR-2/S-1/UE-1 unitatearen birzatiketa proiektutik sortutako 4.1, 4.2, 5.1 eta 5.2 zenbakidun lurzatiak.
Hirugarrena._Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzea eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Planeamenduaren erregistrora, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen aurka _xedapen administratiboa baita_ ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, eta hortaz, bide hauetakoren bat erabiliz inpugna daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratuz, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Puiun, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L0702137