II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ZIZUR NAGUSIA
Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala, H25.1 eta H25.2 lurzatiei buruzkoa, Luis Arza Laurenz jaunak sustatua, Arquiges Navarra 2000, S.L.ren izenean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Zizur Nagusian, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L0702047