23. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

28/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Argibide eta Kudeaketa Ekonomikoko Zerbitzuko bulegoen egitura aldatzen duena.

Europar Batzordeak, ekainaren 21eko 885/2006 EE Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 1290/2005 EE Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri ziren erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk baimentzeko eta FEAGA eta FEADER funtsetako kontuak likidatzeko Erakunde ordaintzaileak baimentzeko irizpideei dagokienez, ezartzen du informazio sistemetako segurtasuna oinarritu beharko dela nazioartean onartu den segurtasun arau batek finkatzen dituen irizpideetan.

Urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuak Nekazaritzako Bermerako Europako Funtsa-FEAGA eta Nekazaritzaren Europako Funtsa-FEADERek finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen zituen. 7. artikuluan honakoa xedatzen da: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalak begiratuko du erakunde ordaintzaileko informazio sistemetako segurtasuna, hori dena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak galarazi gabe.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak irailaren 1eko 33/2003 Foru Aginduaren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bulegoak ezarri ziren. Antolamenduzko egitura behar berri horietara egokitzeko bulego berri bat sortu behar da. Horrek erakunde ordaintzaileko informazio sistemetako segurtasuna begiratuko du, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta. Aldi berean, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoa kenduko da.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiak egitura organikoa aldatzeko proposamenaren gaineko adostasun txostena eman dute.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoa kentzea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoa kentzen da. Bulego horrek esleituak zituen eginkizunak zuzenean beteko ditu Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalak.

2. artikulua. Informazioaren Segurtasunari laguntzeko Bulegoa sortzea.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa sortzen da.

2. Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Erakunde ordaintzailearen informazioaren segurtasunaren arloan behar diren neurriak ezarri eta jarraipena egitea, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiak finkatu politika eta irizpideekin bat.

_Laguntza eta sostengua ematea Departamentuak Informazioaren eta komunikazioen segurtasunerako batzorde korporatiboan duen kideari.

_Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

Azken xedapen bakarra._Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0702362