22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

2006ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2006ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, eta erabaki hori 2007ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean.

Jendaurreko epea iragan baita inork inolako erreklamaziorik egin gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan 236.2 artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz; beraz, 2006ko plantilla organikoa behin betikoz onetsita dago eta osorik ematen da argitara:

_Alor bakar batean bildu dira "Hirigintza" eta "Obra eta Zerbitzuak" izeneko unitateak. "Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuak" deituko da, eta "5" kodea du alorra identifikatzeko.

_Behin betikoz iraungi da aurreko lanpostu hau: "4.0. Hirigintzako J.U.ko burua".

_"Arkitekto" lanpostua sortu da. Lanpostu horri 5.0 kodea esleitu zaio, lehen "obra eta zerbitzuetako burua" izeneko lanpostuari zegokiona.

_"Obra eta zerbitzuetako burua" izeneko lanpostuak 5.1 zenbakia izanen du; orain arte, obra eta zerbitzuetako administrari laguntzailearen lanpostua identifikatzen zuen zenbaki horrek.

_Lehenagoko "Hirigintza" alorreko administrari-ofizial eta administrari laguntzaile lanpostuek, proposamen honetatik aitzina, 5.51, 5.52 eta 5.53 zenbakiak izanen dituzte.

_"Obra eta Zerbitzuak" alorra zeneko administrari laguntzaile lanpostuak (lehen, 5.1), hemendik aitzina, 5.54 zenbakia izanen du.

Burlatan, 2007ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0701670