22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0701612