20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

32/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleendako udaberrian hizkuntzetan murgiltzeko "Spring Break" programako deialdia onesten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2007ko udaberrian ingeles barnetegietara joateko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleendako 392 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren xede nagusia ingelesa eskolatik kanpo ikasi eta erabiltzea da. Helburu akademiko nabarmenak ditu, ikasleen curriculumeko ohiko programa sendotzeko balioko du eta.

Bost eguneko ikastaroek osatzen dute programa, astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako ikastetxe batzuetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 56 ikasle elkarrekin biziko dira Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan, barnetegi gisa (Agoizko etorbidean, zk.g.).

Ikastaroetan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, lantegiak, eskulanak, kirolak eta aisialdikoak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007ko udaberrirako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleendako ingelesa ikasteko udaberrian hizkuntzetan murgiltzeko "Spring Break" ikastaroetarako deialdia eta horren eranskinak onestea. Guztira 392 ikastoki izanen dira.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren arauen eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

2006-2007 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleendako udaberrian hizkuntzetan murgiltzeko "Spring Break" programako deialdia

1._Deialdiaren xedea eta helburua.

1.1. Hezkuntza Departamentuak dei egin du Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleendako, ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Guztira 392 ikastoki eskaintzen dira.

1.2. Programaren xedea eskolatik kanpo ikasi eta erabiltzea da. Helburu akademiko nabarmenak ditu, ikasleen curriculumeko ohiko programa sendotzeko balioko du eta. Horrenbestez, komunikatu eta ikasteko hizkuntza ingelesa izanen da.

2._Ikastaroen deskribapena eta ezaugarriak.

2.1. Bost eguneko ikastaroek osatzen dute programa, astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako ikastetxe batzuetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak elkarrekin biziko dira Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan, barnetegi gisa (Agoizko etorbidean, zk.g.).

Jardueretarako, talde txikiagoak sortuko dira.

2.2. Ikastaroetan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, lantegiak, eskulanak, kirolak eta aisialdikoak.

Edonola ere, ikastaroaren edukiaren xedea da komunikazioaren bidez hizkuntza hobeki ikasi eta ikaskuntza horretarako baliabide teknologikoak erabiltzea.

2.3. Hezkuntza Departamentuak, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari esleituko dio programa kudeatu eta garatzea. Horretarako Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak ikasleei etengabe laguntzeko behar adina langile izanen ditu. Arduradun bat izanen da zortzi ikasleko, bere eginkizunetan aritzeko gaitasuna izanen duena.

3._Egunak eta ikastaroen banaketa

Ikastaroak apirilaren 23tik ekainaren 15era bitarte eginen dira, ondoko egutegi honi jarraikiz:

1. taldea: apirilaren 30etik maiatzaren 4ra

2. taldea: maiatzaren 7tik 11ra.

3. taldea: maiatzaren 14tik 18ra.

4. taldea: maiatzaren 21etik 25era.

5. taldea: maiatzaren 28tik ekainaren 1era.

6. taldea: ekainaren 4tik 8ra

7. taldea: ekainaren 11tik 15era

Taldeak astelehenetan hartuko dira, 10:00etan, eta ostiraletan aterako, 16:00etan.

4._Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1. Parte hartu nahi duten ikastetxeek zuzendariaren bidez eginen dute eskaera, Lehen Hezkuntzako 5. mailako 20-25 ikaslerekin taldea osatu eta ondoko dokumentazioa aurkeztuko dute:

_Eskaera inprimakia 2. eranskinaren arabera.

_Jarduera onesteko Eskola Kontseiluak emaniko agiria.

4.2. Ikastetxe bakoitzak talde bakar bat aurkezten ahalko du, ondoko kasuetan izan ezik:

a) Eskatutakoak baino matrikula gutxiago dituzten ikastetxeak direnean, bi ikastetxek edo gehiagok partekatutako eskabideak onartuko dira, eta baita 5. mailako talde osatu gabeak ere.

b) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa talde bakar batean bildurik duten ikastetxeen kasuan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak onartuko dira eskabidea osatzeko.

4.3. Eskabideak, agiriekin batera, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., -31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

4.4. Ikastetxeek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 20 eguneko epean eskatuko dute deialdian parte hartzea.

5._Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

5.1. Hezkuntza Departamentuak hautapen batzorde bat osatuko du, kide hauek izanen dituena:

_Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko bi aholkulari tekniko.

5.2. Batzordeak honako irizpide hauei jarraituko die eskabideak aurkeratzerakoan:

Ikastetxe publikoak

5 puntu

Ikastetxe pribatuak

3 puntu

Hiri-ingurua ez izatea

gehienez ere 3 puntu.

Parte hartzeko arrazoien proiektua (bi orrialde, gehienez ere)

gehienez ere 4 puntu.

Ikasle etorkinen ehunekoak

%18tik %25era bitarte

%25 baino gehiago

gehienez ere 2 puntu

gehienez ere 3 puntu

Eskola unitarioak

gehienez ere 3 puntu

Ikastetxeak hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea

gehienez ere 5 puntu

2006an parte hartu ez izana

2 puntu

5.3. Azken puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, zozketa eginen da.

5.4. Hautapen batzordeak proposaturik, Hezkuntza Departamentuak deialdiaren gaineko behin-behineko ebazpena http://www.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko du. Orduz geroztik, 10 egun naturaleko epea izanen da haren aurka erreklamazioak aurkeztu eta, hala bada, eskaturiko agiriak zuzentzeko.

Izan litezkeen erreklamazioen gainean ebatzirik, deialdi honetako ikastetxeen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

5.5. Hezkuntza Departamentuak bi hilabeteko epean emanen du bukatutzat deialdi hau, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

6._Irakaslea.

6.1. Ikasle taldea normalean ingelesezko klaseak ematen dituen irakaslearekin joanen da barnetegira. Hori ezinezkoa bada, ingeles espezialitatea ez duen irakasle bat joaten ahalko da, betiere programa behar den bezala garatzeko adinako ingeles maila badu.

6.2. Irakasleak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

_Informatua egotea; informazioa bildu eta zabaltzea. Ikasleen gurasoei programaren berri ematea.

_Taldearekin joan-etorria egitea.

_Ikasleekin egotea barnetegian dauden bitartean, eta ikasleen parte-hartze egokiaren erantzukizuna bere gain hartzea.

_Programako jardueretan parte hartzea; horretarako, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunearen argibideak jasoko ditu aurretik.

_Elkarbizitzarako arauak ezagutu eta ikasleei betearaztea.

Ikastaroa hasi baino lehen, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea harremanetan jarrito da irakasleekin, asteko programari buruzko xehetasunak finkatzeko.

6.3. Barnetegira doan irakasleak berrikuntzako kreditazio bat izanen du, 40 ordukoa.

7._Onartzea eta uko egitea.

Behin betiko esleipena idatziz jakinaraziko zaie ikastetxe parte hartzaileei. Horiek adierazi beharko dute onartzen duten edo uko egiten dioten zazpi eguneko epean.

8._Parte hartzeko baldintzak.

8.1. Parte hartzeak berarekin dakar Hezkuntza Departamentuak unean-unean ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea.

8.2. Ikastetxe eskatzaileek parte hartzen duten ikasleen guraso edo tutoreen agiriak gordeko dituzte, 3. eranskinaren arabera.

8.3. Ikasleen zerrendan aldaketarik gertatuz gero, ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio Hezkuntza Departamentuari.

8.4. Ikastaroa egiteko tokira eramatea ikastetxeen kontu izanen da.

8.5. Ikasleek 100 euro pagatu beharko dizkiote Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari, ikastetxearen bidez.

9._Bestelako xedapenak.

9.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

9.2. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

9.3. Edozein arau hausten duten ikasleak berehala beren etxeetara eramanen dira. Sortzen diren gastuak gurasoek edo tutoreek hartu beharko dituzte beren gain. Kasu horretan, ikastetxearekin edo irakasle laguntzaileekin harremanetan jarri beharko dute bidezko den dirua pagatzeko.

9.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikastaroaren atarramenduaz txosten txarra hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen laguntzen deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

9.5. Deialdi honi buruzko informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web-orrian jaso daiteke: http://www.pnte.cfnavarra.es.

2. ERANSKINA

2006-2007 ikasturtean udaberrian hizkuntzetan murgiltzeko "Spring Break" programan parte hartzeko eskabidea

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena:

Mota: f Publikoa f Itundua

Helbidea:

Herria: ................................. Posta kodea:

Telefonoa: .................................. Faxa:

Posta elektronikoko helbidea:

Arduradunaren izena:

NANa: ........................

Ikastetxea dagoen herriak zenbat bizilagun dituen:

f 5.000 baino gutxiago

f 5.000tik 15.000ra bitarte

f 15.000tik 30.000ra bitarte

f 30.000 baino gehiago

Ikasle etorkinen ehunekoak:

f %18tik %25era bitarte

f %25 baino gehiago

Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak eskolatzen ditu?: f BAI f EZ

Ikastetxearen eragin eremuaren ezaugarri sozioekonomikoak:

f Oso ona

f Nahiko ona

f Kaskarra

f Txarra

Ikastetxearen historia laburra:

Hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea:

Ikasle taldearen orotariko ezaugarriak:

Denboraldia:

Medikuntza behar bereziak dituzten ikasleak (behar horiek zehaztu):

Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak (halakorik bada, haien gaitasunak eta berezitasunak zehaztu):

IKASLEEN ZERRENDA

Zk. IZEN-DEITURAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

3. ERANSKINA

Gurasoen baimena

..................................... jaun/andreak, ...................... I.F.Z. duenak, ................................ eskatzailearen aita, ama edo tutore denak, baimena ematen dio bere seme edo alabari udaberrian hizkuntzetan murgiltzeko "Spring Break" programa egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundua den horretan, baita osasun laguntza hartzeko ere, beharrezkoa denean. Orobat, adierazten du onartzen duela, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero, etxera itzultzea aurreikusitako data baino lehen.

.........................(e)n, 2007ko ...............aren ..............(e)an

Sinadura

Iragarkiaren kodea: F0701648