II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERATSUN
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritzea
Eratsun herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritu behar direnez, lau urtetarako, horiek bete nahi dituzten interesatu guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, dagokion eskabidea aurkezteko, Eratsungo Udalaren idazkaritzan.
Eratsunen, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkatea, Pedro A. Descarga Elizalde.
Iragarkiaren kodea: L0700856