20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

EDIKTUA

2007ko urtarrilaren 5ean, Santiago Aldaco Alemanek, Baztango Udaleko jarduneko alkateak, ebazpena eman zuen; hona haren testu osoa:

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2006ko azaroaren 23an eman idazkian (erregistroan 3227 zenbakiko sarrera duena, 2006ko azaroaren 29koa), adierazi du Angel Goñi Michelena jaunak gora jotzeko errekurtsoa (06-3876) aurkeztu duela Baztango Udaleko Batzar Orokorrak 2006ko ekainaren 23an hartu erabaki baten aurka; hain zuzen ere, hirigintzako aprobetxamenduaren balorazioaren %15 ordaintzeko errekerimenduari buruzko Alkatetzaren 2006ko apirilaren 4ko ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuelako erabaki horrek. Hartara eskatzen du, interesatuei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz.

Hau xedatu dut:

Lehena._Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Angel Goñi Michelena jaunak aurkeztutako 06-3876 gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea; Baztango Udaleko Batzar Orokorrak 2006ko ekainaren 23an hartu erabaki baten aurkako da errekurtso hori, hirigintzako aprobetxamenduaren balorazioaren %15 ordaintzeko errekerimenduari buruzko Alkatetzaren 2006ko apirilaren 4ko ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuelako erabaki horrek.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALen argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesatu guztiek jakin dezaten, deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena._Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Ana Otazu Vega hirigintzako letratuak prestaturiko txosten edo alegazio idazkia, 2006ko abenduaren 29koa.

Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2007ko urtarrilaren 5ean._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700852