20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

HIRIBERRI AEZKOA

Bake epailearen ordezkoaren kargua betetzeko deialdia

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epailearen ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Hiriberri Aezkoan, 2007eko urtarrilaren 15ean._Alkatea, María Isabel Ancho Burusco.

Iragarkiaren kodea: L0700806