20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRAGI

Desafektazioaren hasierako onespena

Iragiko Kontzejuak, abenduaren 27an egin osoko bilkuran, lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batez:

4301 metro karratuko lurra, belar-sorotarako, Iragiko 32. poligonoko 34 a) lurzatian.

Desafektazioaren xedea da beste bi lurrekin trukea egitea: bata, Angel Linzoain Euguirena da, 187 metro karratu ditu eta Iragiko 32. poligonoko 120. lurzatian dago; bestea, Angel María Linzoain Euguirena eta beste bost jaberena da, 1.249 metro karratu ditu eta Iragiko 32. poligonoko 123. lurzatian dago.

Erabaki hori entitateko iragarki oholean dago eta espedientea, berriz, haren bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iragin, 2006ko abenduaren 27an._Kontzejuko burua, Gaspar Linzoain Linzoain.

Iragarkiaren kodea: L0700783