20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

1911.etik 1917.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko urtarrilaren 10ean, hasiera batez onetsi zuen Blas Lara Sanz de Galdeanok eta José Luis Lara Esparzak sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1911.etik 1917.era bitarteko lurzatien jarduketa eremua aldatzeko; Planeamenduko Arau Subsidiarioetako F-G jarduketa unitatean daude horiek.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0700782