20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako H.A.P.O.ko U.E.-21-2 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuko aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2007ko otsailaren 8an egin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko U.E. 21-2 unitatea (Karlos VII.a) borondatez birzatitzeko proiektuko aldaketa, Edificaciones Olderiz, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 145. artikuluari eta hurrengoari, 167.ari eta hurrengoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu espedientearen aurkako alegaziorik aurkezten.

Lizarran, 2007ko otsailaren 9an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0702417