20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

MURUGARREN

Desjabetze baten behin betiko onespena

Murugarrengo Kontzejuak, 2007ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusita Murugarrengo Kontzejuak 2006ko urriaren 23ko erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zuela Murugarrengo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua, hobia eta hodi igorlea berritzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zuela hamabost egunean, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Ikusita erabaki hori 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 18an, argitaratu zela, baita Diario de Navarra egunkarian ere, 2006ko abenduaren 19an.

Ikusita Deierriko Udalak 2006ko abenduaren 13an erabakia berretsi zuela.

Ikusita jendaurreko epean gero azalduko diren alegazioak jaso direla.

Kontuan hartuz alegazio bakoitzari erantzun aurretik komeni dela Kontzejuaren asmoa azaltzea, hau da, proiektuaren ondorioak ahalik eta txikienak izatea; hortaz, obrak egitean lurzati edo larreen mugetatik ahalik eta hurbilena jarriko dira erregistroko putzuak, teknikoki egingarria bada (hori da hodi igorlea berritzeak dakarren ondorio iraunkor bakarra). Ondoren, erantzun hau eman zaie alegazioei:

1._Corpus Marticorena Garraza jaunak, Murugarrengo (Deierri) 20. poligonoko 176 eta 188. lurzatien jabeak, honako hau alegatu du:

Deierriko Udalean dagoen proiektuko planoak ez direla bat heldu aurretik erakutsitako beste plano batzuekin, eta ikus-onetsi gabe daudela.

Ez dago ados trazadura jabetza partikularretan sartzearekin, eta ondoko bide publiko batetik egiteko adierazi du.

Alegazioari erantzunez, esan behar da Deierriko Udalean kontsulte- tarako utzitako proiektua eta Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2006ko ekainaren 24an ikus-onetsita duena, baimenak eskuratzeko behar diren erakunde guztiei eman zaiena, proiektu bera direla, eduki berberekin. Hau da, haren kopia zehatza dela.

Trazaduraren aldaketari dagokionez, ez da teknikoki egokia hodi igorlea bidean egitea; izan ere, zaila da trazadura kareharrian egitea eta, gainera, mantentze-lanak askoz handiagoak izanen lirateke hodi igorlearen trazadurak bidea hartuko balu, edozein konponketa lanetarako bidea moztu beharko litzatekeelako. Bestetik, ohiko mantentze-lanak egiten direnean, langileek eta bidearen erabiltzaileek istripu arrisku handia izanen lukete. Burubide horrek, gainera, ez luke utziko aurrekontuaren efizientziaren printzipioa betetzen.

Beraz, azaldutako guztiagatik, aurkeztutako alegazioa ezetsi da. Dena dela, obrak egiten direnean, ahalegina eginen da igorlearen erregistroko putzuak lurzati edo larrearen mugara hurbiltzen, finketan sortzen duen ondorioa txikiagoa izan dadin.

2._Gregorio Sola Andueza jaunak, Murugarrengo (Deierri) 20. poligonoko 193. lurzatiaren jabeak, ondoko hau alegatu du:

Deierriko Udalean dagoen proiektuko planoak ez direla bat heldu aurretik erakutsitako beste plano batzuekin, eta ikus-onetsi gabe daudela.

Beste aukera bat proposatu du, 193. lurzatiaren eta 322.aren arteko erreten batean barrena egitea. Proposamen hori onartzen ez bada, herrilurrak aprobetxatzeko dio, 321. lurzatia eta ez 193.a, pribatua dena; bestetik, ez dadila bertan kutxeta bakarra egin.

Alegazioari erantzunez, adierazi behar da Deierriko Udalean kon- tsultetarako utzitako proiektua eta Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2006ko ekainaren 24an ikus-onetsita duena, baimenak eskuratzeko behar diren erakunde guztiei eman zaiena, proiektu bera direla, eduki berberekin. Hau da, haren kopia zehatza dela.

Hodi igorlea Aldaiondoa errekan (ez da erretena) barrena eramateko eskaerari dagokionez, esan behar da aukera horrek eragin gaitza duela ingurumenean, ubide natural batean esku-hartzen baita. Aldaketa handia ekarriko luke hodia trazadura guztian babestu behar bailitzateke, urak lurra ez eramateko; gainera, aiseago sartuko litzateke ura errekatik hodi igorlera erresgistroko putzuetatik eta araztea galaraziko luke.

Bestalde, teknikoki bideraezina da igorlearen trazadura 321. lurzatian barrena, kota handiagoak dituenez, eta ez luke aurrekontuaren efizientziaren printzipioa beteko.

Beraz, azaldutako guztiagatik, aurkeztutako alegazioa ezetsi da. Dena dela, obrak egiten direnean, ahalegina eginen da igorlearen erregistroko putzuak lurzati edo larrearen mugara hurbiltzen, finketan sortzen duen ondorioa txikiagoa izan dadin.

3._Rosario Salinas andreak, Murugarrengo (Deierri) 20. poligonoko 191. lurzatiaren jabeak, ondoko hau alegatu du:

Gaur egungo hobi septikoa eta trazadura bera aprobetxatzen ahal direla uste du, berririk egin beharrik gabe. Bere ustean, hobi septikoaren kokaera ez da egokiena; gainera, familiaren finka bakarra da eta 3.726,47 m²-tik 945 m² hartzen direnez, ezin da gero beste deusetan erabili. Horregatik proposatzen du obra lurzati egokiago batean egitea eta merkeago, eta hobia bere finkan egitea erabakiz gero, truke bat egiteko.

Alegazioaren erantzunean esaten da oraingo hobi septikoak akats larriak dituela eta duen kokaeragatik, hain hurbil herrigunetik eta Aldaiondoa errekaren ertzean, ez dela bideragarria ez teknika aldetik ez osasun aldetik; gainera, sarbiderik ez duela. Bestetik, arazketak baditu erakundeen baimenak, Nafarroako Gobernuarena, (NILSA) Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.rena eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, eta horrek jarduketen premia frogatzen du.

Imhoff tankea egiteko, tokirik hoberena aukeratu da ikuspegi teknikotik; izan ere, 191-B lurzatiaren maldak arazketan eta ur garbien jarioan laguntzen du. Azkenik, inguruko larre bakarretan kokatzen da; era horretan, proiektuaren baldintzak betetzen dira bideragarritasun teknikoaren aldetik eta ukitutako lurzatien gaineko eragina ahalik eta txikiena delako. Bestalde, 191-B lurzatiak sarbide egokiak ditu, mantentze-lana errazten dutenak.

191. lurzatia bazketarako eremuan bakarrik (191-B) ukitzen da, haren mutur batean, eta malda handia du; beraz, libre gelditzen dira 2.781,47 m² lehorreko lur. Horregatik ez da ezinezkoa, alegatzaileak aipatu duen moduan, finkaren gainerakoa (191-A) gero batean erabiltzea.

Dena dela, alegatzaileak frogatzen badu desjabetze partzialak beste puska horretako ustiategiaren porrota dakarrela, erabateko desjabetzea eska dezake NDLren 23. artikuluari jarraikiz. Azkenik, ikusita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko Foru Legeak berak eskatzen dituzten baldintzak, jakinarazten da juridikoki ezin dela trukerako baimenik eman.

Beraz, azaldutako guztiagatik, aurkeztutako alegazioa ezetsi da. Hala ere, obrak egitean 191-B lurzatia ahalik eta gutxiena ukitzeko modua aztertuko da, desjabetutako eremua ahalik eta txikiena izan dadin.

4._Pilar Azcune Sainz andreak, Murugarrengo (Deierri) 20. poligonoko 261. lurzatiaren jabe gisa, eta Julio eta Eugenio Maestu Azcune jaunek, haren errentari gisa, honako hau alegatu dute:

Finka horretan zerritegi bat dagoela eta handitzeko toki bakarra duela, hodiak hartuko duen eremua, hain zuzen. Horregatik eskatzen dute finka mugatzen duen errekan jartzeko kolektorea.

Alegazioari erantzunez, adierazi behar da azaroaren 6ko 78/2006 Foru Dekretuaren III. Eranskineko 1. atalak galarazi egiten duela zerritegirik izatea ubide baten 35 metrotik baino hurbilago. Aipatu Foru Dekretuak ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua aldatu zuen, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumen aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituena, alegia. Proiektuko hodi igorlea gutxieneko tarte horretan dago uneoro; hortaz, ez du inola ere galarazten zerritegia handitzea.

Beraz, azaldutako guztiagatik, aurkeztutako alegazioa ezetsi da.

Dena dela, obrak egitean, kolektorea Aldaiondoa errekara ahalik eta gehien hurbiltzeko modua aztertuko da; betiere, Ebroko Ur Konfederatzioaren oharrak, Uren Legea eta ingurumenaren gaineko araudi aplikagarria begiratuta.

Horiek horrela, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraituz,

Honako hau erabaki da:

Lehendabizi._Behin betiko onestea Murugarrengo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua, hobia eta hodi igorlea berritzeko obra eta ukipenen proiektua, alegazioak azalpen zatian adierazi bezala ebatzita; orobat, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, presakoa deklara dezala ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, udalerriak duen egoera kaskarra ikusita, beharrezkoa baita azpiegiturez hornitzea bere hondakin urak saneatu eta arazteko.

Hirugarrena._Behar den kreditu kopurua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.

Laugarrena._Erabaki hau Deierriko Udalari igortzea, berrespena eman diezaion.

Bosgarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, Murugarrenko Kontzejuaren iragarki oholean jartzea eta ukitutakoei banan-banan jakinaraztea. Administrazio Publiko ez diren interesatuei ohartarazten zaie badutela aukera berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko Murugarrengo Kontzejuaren Batzordean, edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Bere aldetik, Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dute Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Murugarrenen, 2007ko urtarrilaren 18an._Kontzejuburua, Juana Martínez Soler.

ERANSKINA

"MURUGARRENGO (NAFARROA) HONDAKIN-UREN TRATAMENDUA, HOBIA ETA HODI IGORLEA BERRITZEKO PROIEKTUA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

MU-01 MARTICORENA GARRAZA, CORPUS 0 164,0 246,0 1.476,00 8 4 20 176A LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

MU-04 MARTICORENA GARRAZA, CORPUS 0 216,77 325,16 1.950,93 8 4 20 188A LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

MU-5 IZCUE PATERNAIN, ELISEO 0 58,00 87,00 522,00 2 1 20 322C UREZT. ALORRA

31002 MURUGARREN

MU-6 IZCUE PATERNAIN, ELISEO 0 94,00 141,00 846,00 4 2 20 322 A LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

MU-7 EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA 0 4,00 6,00 36,00 0 0 20 - ERREKA

P.º SAGASTA, 26-28

50006 ZARAGOZA

MU-8 SOLA ANDUEZA, GREGORIO 0 210,00 315,00 1.890,00 10 5 20 193 LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

MU-10 SALINAS IDIAZABAL ROSARIO 0 39,14 58,71 352,26 0 0 20 191A LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

MU-11 SALINAS IDIAZABAL ROSARIO 945,00 0 0 0 0 0 20 191B LARREAK

31002 MURUGARREN

MU-13 AZCUNE SAINZ, PILAR 0 83,00 124,50 747,00 2 1 20 261A LEHOR. ALORRA.

31002 MURUGARREN

Iragarkiaren kodea: L0701535