20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARRAITZ-ORKIN

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Arraitz-Orkingo Kontzejuko Batzarrak, 2006ko irailaren 26an egindako bilkuran, aho batez hartu zituen erabaki hauek, besteak beste:

1. Hasiera batean onestea Arraitz-Orkingo 1. poligonoko 74. herri lurzatiaren desafektazioa, enkante bidez besterentzeko

2. Besterentzea arautuko duen baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.

3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legeko 140.3 artikuluarekin bat, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta toki entitate honen iragarki oholean paratzea, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

4. Gero, legezko hurrengo tramitera pasatzea espedientea.

Arraitz-Orkinen, 2006ko abenduaren 22an._Kontzejuko burua, Pedro Larrainzar Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L0701538