20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

URZAINKI

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aurrekontua hasiera batean onesteko 2006ko abenduaren 20an egin bilkuran, Urzainkiko Udalak 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Urzainkin, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: L0700589