20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MURILLO EL CUENDE

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Borja Sada Nuin jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2006ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 29an).

Murillo El Cuenden, 2007ko urtarrilaren 19an._Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0701059