20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

9/2007 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko hainbat departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla, gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Proposatutako aldaketek ez dute gastuen aurrekontuko I. kapituluan gehikuntzarik ekarriko.

Kontu-hartzailetzak adostasun txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko otsailaren 5eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

Bat. Amortizatu egiten dira ondotik adierazten diren lanpostu hutsak. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Barne Zuzendaritza Nagusia.

_Suhiltzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 510 zenbakia plantilla organikoan.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

_Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 772 zenbakia plantilla organikoan.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

_Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 6684 zenbakia plantilla organikoan.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Nafarroako Zerga Ogasuna.

_Hirugarren mailako burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 3759 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubide finkokoa, lanaldi partzialekoa, D maila, 4252 zenbakia plantilla organikoan.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

_Ingurumenzaina. Bi lanpostu huts, C maila, funtzionarioen araubidekoa, 1456 eta 4211 zenbakiak plantilla organikoan.

_Mendizainordea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C maila, 2372 eta 2447 zenbakiak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Hirugarren mailako burua*. Bi lanpostu huts, B maila, funtzionarioen araubidekoak, 35675 eta 35958 zenbakiak plantilla organikoan.

_Tailerburua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 35218 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrari-ofiziala. Bi lanpostu huts, C maila, funtzionarioen araubidekoak, 35219 eta 35221 zenbakiak plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D maila, 37457 zenbakia plantilla organikoan.

_Bigarren mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 33361 zenbakia plantilla organikoan.

_Garbitzailea. Bost lanpostu huts, E maila, funtzionarioen araubidekoak, 32428, 33337, 34509 eta 34990 eta 35784 zenbakiak plantilla organikoan.

Osasun Departamentua. Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

_Lan Medikuntzako mediku espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 6625 zenbakia plantilla organikoan.

_Lan Osasuneko goi mailako tituluduna (medikua). Bost lanpostu huts, A maila, funtzionarioen araubidekoak, 4216, 4217, 4218, 7506 eta 7507 zenbakiak plantilla organikoan.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea. Nafarroako Ospitalea.

_Menpekoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 62541 zenbakia plantilla organikoan.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

_Industria ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 1839 zenbakia plantilla organikoan.

_Topografiako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 1887 zenbakia plantilla organikoan.

_Laguntzailea(*). Bi lanpostu huts, B maila, funtzionarioen araubidekoak, 1847 eta 1812 zenbakiak plantilla organikoan.

_Errepideetako laguntzaile teknikoa. Bi lanpostu huts, C maila, funtzionarioen araubidekoak, 1894 eta 6487 zenbakiak plantilla organikoan.

_Taldeko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 2052 zenbakia plantilla organikoan.

Gidaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila, 1934 eta 1963 zenbakiak plantilla organikoan.

_Bigarren mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 2130 zenbakia plantilla organikoan.

_Bidezaina. Sei lanpostu huts, E maila, funtzionarioen araubidekoak, 1943, 1952, 1965, 2038, 2045 eta 2104 zenbakiak plantilla organikoan.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua. Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

_Kimikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 4067 zenbakia plantilla organikoan.

_Zentzia Kimikoetan litzentziatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 2207 zenbakia plantilla organikoan.

_Kalitate ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 5448 zenbakia plantilla organikoan.

_Bigarren mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 2226 zenbakia plantilla organikoan.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.

_Umezain arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 2879 zenbakia plantilla organikoan.

_Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 3016 zenbakia plantilla organikoan.

_Haur hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 2950 zenbakia plantilla organikoan.

_Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 5915 zenbakia plantilla organikoan.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

_Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A maila, funtzionarioen araubidekoa, 4963 zenbakia plantilla organikoan.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua. Kultura Zuzendaritza Nagusia.

_Bigarren mailako ofiziala (hargina). Lanpostu huts bat, D maila, funtzionarioen araubidekoa; 34923 zenbakia plantilla organikoan.

Bi. Ondoren adierazten diren lanpostuak sortu dira, aurreko atalean amortizatutako lanpostuen diru dotazioaren kargura:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

_Euskara itzultzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7945 zenbakia plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

_Arkitektoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7946 zenbakia plantilla organikoan.

_Soziologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7947 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A maila, 7948 eta 7949 zenbakiak plantilla organikoan.

_Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

_Koordinazioko operadore laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7984 plantilla organikoan.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7950 zenbakia plantilla organikoan.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Nafarroako Zerga Ogasuna.

_Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 7951 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7952 zenbakia plantilla organikoan.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

_Basozaina, Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C maila, 7953, 7954, 7955 eta 7956 zenbakiak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 37577 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, Iruñeko "Sanitaria" Bigarren Hezkuntzako Institutuari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari eta Mendabiako "Joaquín Romera" Derrigorezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak, D maila, 37578, 37579 eta 37580 zenbakiak plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, euskaraz 3. hizkuntz eskakizuna, Iruñeko "Amaiur Ikastola" ikastetxeari atxikia eta "Hegoalde Ikastola" ikastetxearekin partekatua eta Iruñeko "Askatasuna" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak, hurrenez hurren; D maila, 37581 eta 37582 zenbakiak plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Zortzi lanpostu huts, lan kontratu finkoko araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, Iruñeko "Arturo Campion" Ikastetxe Publikoari, Iruñeko "Vázquez de Mella" Ikastetxe Publikoari, Iruñeko "Ave Maria" Ikastetxe Publikoari, Beriaingo Ikastetxe Publikoari, Cascanteko "Santa Vicente María" Ikastetxe Publikoari, Castejóngo "Dos de Mayo" Ikastetxe Publikorari, Murchanteko "Mardones y Magaña" Ikastetxe Publikorari eta Ribaforadako "San Bartolomé" Ikastetxe Publikoari atxikiak, hurrenez hurren, D maila, 37583, 37584, 37585, 37586, 37587, 37588, 37589 y 37590 zenbakiak plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Lau lanpostu huts, lan kontratu finkoko araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, euskaraz 3. hizkuntz eskakizuna, Iruñeko "Axular Ikastola " Ikastetxe Publikoari, Iruñeko "Patxi Larrainzar' Ikastetxe Publikoari, Atarrabiao "Atargi" Ikastetxe Publikoari, eta Barañaingo "Alaiz" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak, hurrenez hurren, D maila, 37591, 37592, 37593 eta 37594 zenbakiak plantilla organikoan.

Osasun Departamentua. Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

_Mediku ikuskatzailea. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A maila, 7957, 7958, 7959, 7960, 7961 eta 7962 zenbakiak plantilla organikoan.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea. Nafarroako Ospitalea.

_Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 68799 zenbakia plantilla organikoan.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

_Herri Lanetako ingeniari teknikoa. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 7963, 7964, 7965 eta 7966 zenbakiak plantilla organikoan.

_Laborategiko laguntzaile teknikoa. Bi lanpostu huts, C maila, funtzionarioen araubidekoak, 7967 eta 7968 zenbakiak plantilla organikoan.

_Delineatzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 7969 zenbakia plantilla organikoan.

Garraio Zuzendaritza Nagusia.

_Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7970 zenbakia plantilla organikoan.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua. _Idazkaritza Tekniko Nagusia

_Mantentze-lanetako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7971 zenbakia plantilla organikoan.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

_Nekazaritzako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7972 zenbakia plantilla organikoan.

_Albaitaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7973 zenbakia plantilla organikoan.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 7974 zenbakia plantilla organikoan.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua. Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusia.

_Goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 7975 zenbakia plantilla organikoan.

_Enpresa Zientzietako diplomatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 7976 zenbakia plantilla organikoan.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7977 zenbakia plantilla organikoan.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.

_Sukaldeko laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7978 zenbakia plantilla organikoan.

_Begirale gerontologikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila, 7979 eta 7980 zenbakiak plantilla organikoan.

_Begirale gerontologikoa. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D maila, 7981 eta 7982 zenbakiak plantilla organikoan.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua. Kultura Zuzendaritza Nagusia.

_Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 7983 zenbakia plantilla organikoan.

2. artikulua. 1. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko Nafarroako Hego-mendebaldeaaldea Zaintzeko Bulegoko burutza gertutasun osoarekin eta erabateko dedikazioarekin beteko da.

2. Halaber, lanpostuaren osagarria esleitzen zaio, %eko 15ekoa, dagokion zuzendaritza lanpostuaren osagarriarekin bateragarria, burutzari dagozkion lanez gainera, txandako arduradun lanak ere bere gain hartzen dituen bitartean, "Nafarroako Bide Sarean gertatzen diren gorabeheretan esku hartzeko gida-liburuan eta Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko Planean" adierazi bezala, betiere gida-liburu horretan onartutako antolamenduaren eraginkortasuna eta funtzionaltasuna egiaztatzen badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko otsailaren 5ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702160