20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Plan partzialaren behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Ezkirozko S-1 sektoreko plan partziala, Galar Zendeako Udalak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze Galarren, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0701884