20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

2007ko ekitaldi ekonomikoko zerga-tasak eta tasak. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, Cascanteko Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2007ko ekitaldiko karga-tasa eta tasak, ondotik ematen direnak:

2007

LANDALURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA %0,80

HIRILURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA %0,3252

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAREN SARIA

(katastroko balioaren gainean): %3,15

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA (E.I.O.Z.):

Obra gauzatzearen gaineko tasa %4,00

Alde zaharreko etxebizitzen erabateko zaharberritzea %2,00

Gutxienekoa 46

GAINBALIOEN ZERGA, EDO HIRILURRAREN

BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKOA

Urteko portzentajeak gehien.

Zerga-tasa %14,00

EDATEKO URAREN HORNIDURAREN TASAK

Lotune eskubideak 45,98

Gutxienez 3 hilabete eta 15 m³ 11,16

16 m³-60 m³, m³ bakoitza 0,95

61 m³-tik goiti, m³ bakoitza 1,85

Abeltzaintzako industria eta instalazioak, m³ bakoitza 0,95

EREMU PUBLIKOA OKUPATZEA

Merkatu txikietako saltoki bakoitzagatik, 5 metro bitarte 7,30

5 m-tik goiti, metro bakoitzagatik

Mahaiak eremu publikoan, urteko, karriken arabera:

* Plaza de los fueros eta Plaza Obispo 50,60

* Gainerako karrikak 36,65

Bertze aprob. batzuk, hala garabiak, nola hesiak, aldamioak, eta abar:

*Egunean, m² edo zatiki bakoitza 0,52

*Hilabetean, m² edo zatiki bakoitza 10,28

HILERRIA

Nitxoan ehorztea, bakoitzagatik 48,32

Lurrean ehorztea, bakoitzagatik 55,92

Nitxotik ateratzea, bakoitzagatik 48,31

Lurretik edo panteoitik ateratzea, bakoitzagatik 55,92

BEILATOKIA 128,11

ESTOLDERIA

Urtean, etxebizitza, saltoki, industria edo higiezin bakoitzagatik, baldin eta

bizikidetza, ustiapen, usufruktu edo gozamen gunea eratzen badu. 14,95

PASABIDEAK

Gau eta eguneko erreserba, metro lineal edo urte zati bakoitzeko 16,11

Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzeko 11,51

Behin-behineko erreserba obra edo jarduerar., proportzionalki zatikatuko

da erabilpen denbora kontuan hartuta; nolanahi ere gutieneko hauek

ordainduko dira 4,21

AGIRIAK JAULKITZEKO TASA

Fotokopiak 0,20

Ziurtagiriak 1,00

Konpultsak 1,50

Lurzatien gaineko zedulak 2,00

HAURTZIANDEGI ZERB. TASA, HAUR BAKOITZAGATIK HILABETEAN

(Haur hezkuntzako ikastetxeendako onetsitako tarifak aplikatuko dira,

alegia, Nafarroako Gobernuak 2007ko ekitaldirako onetsitakoak)

LUDOTEKA ZERBITZUAREN TASAK 61,50

Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2007ko urtarrilaren 9an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0700358