20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

5/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Ingurumen ukipenetarako baimena ematen du, Allozko urtegiko hiru eremu egokitzeko asiarako erabil ditzaten, gainerakoa kanpo utzita. Deierriko Udalak sustatu du.

2006ko azaroaren 8an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Kontuan harturik jarduketen xedea dela eremuaren erabilera turistikoa antolatzea, inguruneko balio naturalak zaintzeko asmoarekin, adostasun txostena ematen da, baldintzak jarririk ingurumen ukipenen aldetik.

Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko E) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Allozko urtegiko hiru eremu egokitzeko asiarako erabil ditzaten, gainerakoa kanpo utzita. Deierriko Udalak sustatu du.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

.Obraren zuinketaren ondoren, eta egokitu behar diren eremuen inguruko landaredian sastrakak kendu, kimatu edo bestelako lanak egiteko, abisu emanen zaio Ingurumen Zaintzari (Lizarrako errondari), lan horiek gainbegiratzeko. Tel.: 608062639).

.Bestalde, autobusak aparkatzeko eremuan zuhaitzen bat moztu behar izanez gero, dagokion administrazio baimena beharko da eta horretarako Lizarrako mendizainei jakinaraziko zaie (Tel. 608250750).

.Lanak bukatu ondoren, proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Oihanak Kudeatzeko Atalari, eta Deierriko Udalari igortzea.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0700414