20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

4/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Murillo el Frutoko udalerrian, Las Coseras alderdian, agregakinak erauzteko Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena. Vionasak sustatu du "NA-124 Caparroso-Zarrakaztelu errepidea handitu eta hobetzea, tartea: Santakara-Zarrakaztelu, Murillo el Frutoko saihesbidea" izeneko obra egiteko.

2006ko urriaren 19an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Lege horren 27. artikuluaren arabera, Murillo el Frutoko Udalak eskaeraren gaineko txostena eman du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Murillo el Frutoko udalerrian, Las Coseras alderdian, agregakinak erauzteko. Vionasak sustatu du "NA-124 Caparroso-Zarrakaztelu errepidea handitu eta hobetezea, tartea: Santakara-Zarrakaztelu, Murillo el Frutoko saihesbidea" izeneko obra egiteko.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

.Lurra berdindu beharko da eta horretarako zuloak eta lur pilaketak kendu eta harriak lurperatu beharko dira. Ondoren, landare-lurrez estaldura paratuko da, gutxienez ere 40 cm-ko lodierarekin eta eskualdeko belar eta zuhaixken haziak ereinen dira jarduerak ukitutako eremu osoan.

.Lehengoratze lanak 3 hilabeteko epean eginen dira, legeztatzeko data honetatik hasita.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 12.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Murillo el Frutoko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0700415