20. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3033/2006 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Adolfo Echegaray Hernández jauna izendatzen da Toki Administrazioko Departamentuko Hiriko Obren Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 11n emandako 3033/2006 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Adolfo Echegaray Hernández jauna izendatzen da Toki Admiistrazioko Departamentuko Hiriko Obren Bulegoko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700670