18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Aurrekontuko 9/2006 aldaketaren espedientea, 2006ko aurrekontuko kreditu gehikuntzaren bidez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2006ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 9/2006 espedientea, Udalaren 2006ko aurrekontuan, guztira, 2.500 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2006ko abenduaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

Kontusaila: 1 4524 212._Dantzaleku/igerilekuak guneko mantentze lanak: 2.500 euro.

FINANTZAKETA:

Kreditua beheititua

Partida 14521 2120 Mantenimiento Polideportivo Frontón Zelandi: 2.500 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0700709