18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LIZARRA

Akats zuzenketa

Ikusirik akatsa egin zela Lizarrako Udalaren 2006ko aurrekontu orokorreko 4. aldaketaren hasierako onespenaren iragarkian, abenduaren 22an argitaratu baitzen, 2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, honen bidez ematen da behar den zuzenketa: "2006ko azaroaren 20ko osoko bilkura berezian" dioen tokian, "2006ko azaroaren 21eko osoko bilkura berezian" behar du.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da zuzenketa honek ez duela inolako garrantzirik.

Lizarran, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0700680