I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
75/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario bat (arkitekto teknikoa) izendatzen duena.
Ikusirik Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskalan lanpostu huts bat (arkitekto teknikoa) betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak 2006ko abenduaren 21ean egindako izendapen proposamena, hautaprobetarako deialdia 1022/2005 ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiak betetzen dituela, karrerako funtzionario izendatu ahal izateko, deialdiak eskatzen zituenak.
Kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lanpostuen Zerrendako kudeaketaria O.L. izeneko lanpostuak, 375 zenbakidunak, baduela kontusaila aurrekontuan.
Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehenengoa._Unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario (arkitekto teknikoa) izendatzea:
Deiturak eta izena: Bello Fernández Juan F.. NAN: 43787026V. Lanpostua: 375 kudeaketaria O.L.. Maila: 22. Lanaldia: -.
Bigarrena._Izendatutako funtzionarioak hilabeteko epea dauka lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen duenean, izendatutako funtzionarioak dagokion deklarazioa egin beharko du, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauei begira.
Laugarrena._Izendapen hau 2007ko gastuen aurrekontuaren kargura egingo da.
Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi,eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 16an._Errektorea, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: F0701152