18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

PUIU

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2006ko azaroaren 16an egin osoko bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea, 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean kreditu berezia sortuz.

Iragarkia 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbat publizitate eman zitzaion Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Aurrekontuko aldaketa hau egiteko kreditu berezi bat sortu da kontusail hau sortzea dakarrena: 1 432 60102 "Lurren desjabetzapena", 36.000 euroko kredituaz horniturik. Kontusail hauek deuseztuz finantzatuko da:

_1 432 621 "Konponketak eta obrak igerilekuetan", 22.000 eurokoa.

_1 432 648 "Proiektuak, Udal Plana, Hirigintza, birzatiketak", 14.000 eurokoa.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko aginduak betetzeko, eta ohartarazten behin betiko onespen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkeztuz jo daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz, Puiuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Puiun, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0700638