II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2007ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2006ko abenduaren 22ko batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2007ko udal aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua Ezkarozeko Herriko Etxeko iragarki oholean egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ezkarozen, 2006ko abenduaren 22an._Mankomunitateko burua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L0700619