II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
URZAINKI
2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Urzainkiko Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez ezarritakoarekin bat.
Urzainkin, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.
Iragarkiaren kodea: L0700574