18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Aurrekontuko 3/2006 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokorreko 3 zenbakiko aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, abenduaren 18an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

1. kapitulua: 21.000 euro.

2. kapitulua: 1.100 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

1. kapitulua: 32.300 euro.

2. kapitulua: 39.550 euro.

4. kapitulua: 2.535 euro.

6. kapitulua: 7.550 euro

Aldaketa, guztira: 104.035 euro

FINANTZABIDEAK:

Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

1. kapitulua: 18.000 euro.

2. kapitulua: 75.485 euro.

4. kapitulua: 3.000 euro.

6. kapitulua: 7.550 euro.

Aldaketa, guztira: 104.035 euro.

Eguesen, 2007ko urtarrilaren 11n._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0700913