18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

29/30/32 aldaketen espedienteak Baztango 2006ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

_29/060 espedientea. Kontusaila._1/622/62300 "Hiltegirako makineria erostea" 2.000,00 euro.

Finantziazioa. Hein batean beheituta kontusail hau: 1/432/60109 "Aldudeko bidea berritu eta hobetzea" (-2.000,00 euro).

_32/06 espedientea. Kontusaila._1/581/69206 "Amutsa oihanberritzea, oihangintzako 06/07 jarduketa" 7.800,00 euro.

Finantziazioa._Hein batean beheituta kontusail hau: 1/432/60109 "Aldudeko bidea berritu eta hobetzea" (-7.800,00 euro).

Kreditu gehikuntza

_30/06 espedientea._Kontusaila:1/452/62201 "Gartzaingo frontoia berritzea" 42.500,00 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 42.500,00 euro.

Baztanen, 2007ko urtarrilaren 12an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0700780