18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 48/2006 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren aurrekontu orokor 2005etik 2006ra luzatuan aldaketa egiteko 48/2006 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsirik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazi aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko urtarrilaren 15ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0700756