18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORONZ

2007ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2006ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orontzen, 2006ko abenduaren 14an._Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0700746