18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

OLAZTI

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, kontulari-ekonomialari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Alkatetzak 2006ko martxoaren 24an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen lanpostu hori betetzeko deialdia.

Deialdia 2006ko maiatzaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 54. zenbakian.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta inork erreklamaziorik egin ez duenez (zerrenda 2007ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 8an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu dena, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna eta ordua finkatzea.

_Onartuen zerrenda:

LAKUNZA MARKIARAN, NEKANE

ARANBURU INSAUSTI, ARATZ

MARTIN AZTIRIA, AINARA

MORENO IGOA, CRISTINA

DIAZ DE GARAY, OIHANA

ECHARTE ZAMBRANO, MAITE

MALKORRA ARAOLAZA, NEREA

CIA GARCIA, MARIA ISABEL

ALBARRACIN ALBIZTUR, EGOITZ

ZABALETA GOMEZ, MAITE

Baztertuak:

SENAR SOLIS, BLANCA REYES

CHECA ORABENGOA, IRENE

JIMENEZ MADURGA, RUTH

Baztertzeko arrazoiak: deialdiaren 2. oinarrian eskatutako euskara maila ez frogatzea.

_Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Udaleko alkatea.

Ordezkoa: legez ordezkatzen duena edo hartarako berak izendatzen duena.

Mahaikidea: Joaquín Perfecto San Miguel, Toki Administrazioko Departamentuko teknikaria.

Ordezkoa: Luis Ceras Arrese, Toki Administrazioko Departamentuko teknikaria.

Mahaikidea: Fermín Cabasés Hita, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

Ordezkoa: Esther Díaz Rivas, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

Mahaikidea: Josetxo Labairu Senosiain, Etxarri-Aranazko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Maialen López Cambra, Altsasuko Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikide idazkaria: Olaztiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: eskualdeko udalen bateko idazkaria.

Deialdian agertzen den oposizioaldiko lehen ariketaren probak, 2007ko otsailaren 23an hasiko dira, goizeko 10etan, Udaletxean.

Olaztin, 2007ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: L0701645