18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1941/2006 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Julia Goñi Lopeandía andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Psikiatriako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, lekualdaketa dela medio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 30ean emandako 1681/2001 Ebazpenaren bidez, Julia Goñi Lopeandía andrea Nafarroako Ospitaleko Psikiatriako Erizaintza Unitateko buru izendatu zuen aldi baterako. Jabetzako erizain lanpostua "San Francisco Javier" Zentro Psikogeriatrikoan du.

Ikusirik Julia Goñi Lopeandía andreak merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez erizain lanpostua erdietsi duela Hezkuntza Departamentuan, bidezkoa da Nafarroako Ospitaleko Psikiatriako Erizaintza Unitateko Burutzatik kargugabetzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordeak horren gaineko adostasun txostena eman du.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Julia Goñi Lopeandía andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, 2007ko urtarrilaren 8tik aurrera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Psikiatriako Erizaintza Unitateko Burutzatik kentzea lekualdaketa dela medio, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen Langileriaren Atalari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 29an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0700282