18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Udal kideen ordainsariak

Aranoko Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Kontuan izanik Toki entitateetako kideen dedikazio eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat eginez

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Udal zinegotzien alde, osoko bilkuretara joateagatik, 60 euroko ordainsaria onestea bilkura bakoitzeko. Zenbateko hau legeak agindutako atxikipenak aplikatuta ulertuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta. Zenbateko hau urteoro eguneratuko da dagokion KPIren arabera

2. Zinegotzien ordainsariari buruzko erabaki honek, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra, eta erabakia urtero berretsiko da, hala behar bada.

3. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0701150