18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko lizentziak eta eremu publikoetako erreserbak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko lizentziak eta eremu publikoetako erreserbak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Uharten, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0700930