18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

108/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Miguel Condearena Ortega Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazio Sistema Korporatiboen Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 15eko 108/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Miguel Condearena Ortega Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazio Sistema Korporatiboen Ataleko buru izendatu du, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 15an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0701532