18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ADIOS

Lehen aldiz okupatzeko lizentzien ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2006ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Lehen aldiz erabiltzeko lizentzien ordenantza fiskala.

Horrela onetsitako ordenantza hogeita hamar lanegunean egonen da jendaurrean, interesatuei entzunaldia emanda, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertzeko eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Adiosen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkate udalburua, Fortunato Vidaurreta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0700927