II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ADIOS
Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Adiosko Udalak, 2006ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du Adiosko Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.
Horrela onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da, interesatuek entzutea izan dezaten, hogeita hamar egunean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertzeko eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Adiosen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkate udalburua, Fortunato Vidaurreta Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0700918