18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Ordenantza fiskaletako 2007ko karga tasak eta tarifak. Hasierako onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1. Ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak, onestea:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,216; landalurraren gainekoa: %0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,15.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: jarraian ematen diren portzentajeak eta karga-tasa, Lege bereko 175 eta 176. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

_1etik 5 urte bitarteko tartea._Urteko portzentajea: 2,95.

_10 urte bitarteko tartea._Urteko portzentajea: 2,90.

_15 urte bitarteko tartea._Urteko portzentajea: 2,85.

_20 urte bitarteko tartea._Urteko portzentajea: 2,85

Karga-tasa: %13,20.

3._Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

2. Hasiera batean onestea indarrean dauden ordenantza fiskal hauetan egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:

a) "Sesmako hilerria erabiltzeko ordenantza eta hura erabiltzeko eta zerbitzuak egiteko tasak".

b) "Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

c) "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

d) "Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

e) "Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala."

_Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0700908